Ospatu

zure ekitaldia

Bista pribilegiatuekin

Ezkontzak eta Ospakizunakk

Esperientzia handia dugu eztei-oturuntzak eta ekitaldi handiak antolatzen. Egun bereziak dira, eta xehetasunik txikienak ere zaindu behar dira. Horregatik, menu-eskaintza zabal eta askotarikoa eskaintzen dugu lorategiko aperitiboa eta gure jatetxeko areto nagusiko oturuntza pertsonalizatuak izan daitezen, eta gainera, menuak norberaren gustuen arabera aldatu daitezke.

Tratu pertsonal hori eskaini ahal izateko, inoiz ez ditugu bi ezkontza aldi berean ospatzen. Ospakizun mota hauetan esperientzia handia duen Mari Carmen Ugaldek zuzendutako talde batek lagundu eta aholkatuko dizu.

Taldeentzako Erreserbak

Gure jatetxean taldeko otorduren bat ospatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Gure menu desberdinak konbinatzeko aukera dago eta horrela nahi izan ezkero, proposatzen dizkizugun platerren artean zure aukeraketa propioa egin dezakezu.

 

Erreserbatu email bitartez

Idatzi miradordeulia@miradordeulia.es emailera informazio gehiago eskatzeko edo erreserba egiteko.