Mirador de Ulía

Girorik

hoberena!

Gozatu bistataz!

Mirador de Ulía jatetxea 50eko hamarkadan eraikitako landetxe bat da, toki horretatik dugun ikuspegiarekin liluratuta geratu zen José Antonio Mendizabal arkitekto donostiarrak egina, eta aldi berean, hiriko ia edozein puntutatik ikus daitekeena.

1966. urtean, Donostiako gastronomia-tradiziorik onenean hezitako Faustina Zaldua sukaldariak ulertu zuen toki zoragarri hark jendearentzat zabalik egon behar zuela eta, horrela, eraikina erosi eta urte hartan bertan, maiatzean, inauguratu zuen jatetxea.

Lorategia, batzuen iritziz Ulia Mendian topatzen dugun paradisurik bikainenetako bat, jende-topaketak eta bestelako ospakizunak egiteko prestatua dago. Juan María Navascuések apaindutako areto nagusian jende askorentzako bilerak egin daitezke, betiere bere ikuspegi ederren aukera horri muzin egin gabe. Baina, halere, terraza dugu ikuspegi paregabe horiekin gozatzeko tokirik egokiena, eta hala, Zurriolako hondartzatik hasi eta, eguraldia argia bada, Gipuzkoako kostalde guztia ikus dezakegu, Getariako arratoiaren atzealdean galdu arte.

Gure etxean ahalik eta gehien gozatu dezazula nahi dugu, eta horretarako, Marta Goñi eta Manu Garrido aholkulari izango dituzu jakiak eta edariak auker.

Esperientzia

Aparta!