Rubén Trincado

Rubén Trincado

Sukaldari geldiezin eta berritzaile honek ibilbide luzea egin du plater bakoitzean bere nortasuna islatzea lortu duen arte. Muguruzarekin batera Alde Zaharreko Kokotxa jatetxetik hasi eta Martín Berasateguiren Bodegón Alejandroraino, Hondarribiko Abarka jatetxetik igaro ondoren, Trincadok haize berriak bilatu zituen kanpoaldean, eta horrela, Landetan Didier Garbagerekin ikasten jarraitu zuen, Parisen La Perouse jatetxean eta Genevan Labota jatetxean.

Baina zalantzarik gabe, sukaldean aritzeko afizio horretara gehien bultzatu dutenak bere amona Faustina Zaldua eta bere aita Mitxel izan ziren, biak ere, Mari Carmen Trincadorekin batera, Mirador de Ulía jatetxearen gidari hainbat hamarkadatan, eta beraz, etxe bereko hirugarren belaunaldia izango litzateke Ruben.

Martín Berasategui-Alcorta sukaldaritza ñimiñoa sariaren irabazle izan zen 2006. urtean. Duela gutxi jaso zuen Lehen Michelin Izar, 2010 urtean.

Rubén Trincadok sukaldaritza berritzailea eta konplexurik gabea eskaintzen digu, baina sukaldaritza tradizionalean errotua, hartatik edan baitu zapore eta usainen aldeko irrika hori, eta teknikarik aurreratuenak aplikatzen dizkio horri, mahai-lagunak plateraren antolamenduarekin harri eta zur uzteko, baina, batez ere, zehaztasunarekin harritzeko.

firma_ruben_trincado